XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Medikua hemen da, ez dago kezkatzeko motiborik, dena konponduko da.

Ohe ondoan gozoak direnen jokamolde astun, ezti-jario horietakoa zuen.

Zoragarria zen... eta burdina blindatua bezain gogorra.

- Wade izeneko gizon baten bila nabil, jauna.

Bere etxetik aldeginda dabilen alkoholiko aberats bat.

Haren historialak pentsarazten du modu egokian zaindu dezakeen leku diskreturen batean izkutatu dela.

Nere aztarna bakarra V. Dk. baten aipamena da.

Zu nere hirugarren V. Dk. zara eta etsitzen hasia naiz.

Irribarre gozoa egin zuen.

- Zure hirugarrena besterik ez, Marlowe jauna?

Seguru aski badira ehundaka mediku Los Angeles bertan eta inguruan V-z hasten den deitura dutenak.

- Noski, baina ez barrotedun leihoekiko gelak dituztenak.

Hor goian ohartu naiz badirela batzuk, etxearen alboan.

- Zaharrak -esan zuen Varley Dk.k goibel, baina aberats okituaren tristura zen.

Zahar jende bakartia, jende deprimitu eta zorigaiztokoa, Marlowe jauna.

Batzuetan... -eskuaz keinu adierazkorra egin zuen, kanporako mugimendu biraduna, isilune bat, gero erorialdi mantso bat, lurrera zirurika doan hostoaren gisakoa.

Nik ez dut alkoholikorik zaintzen hemen -erantsi zuen zorrotz.

Eta orain barkatzen badidazu...

- Sentitzen dut, jauna.

Gure zerrendan zinen.

Seguru aski hutsen bat.

Duela urte batzuk droga-atalekoen ikerketaren bat edo izan zenuen.

- Benetan ari zara? -harri eta zur eginda geratu zen.

Gero bat-batean-: A, bai, arinkeriaz enplegatu nuen laguntzaile hura.